Arabako Errioxako LGEa, EDA, Drinks and Wine Campus proiektuaren aurkezpenean izan zen azaroaren 27an, Villa Lucia gastronomia-gunean ospatutakoa. Basque Culinary Centerrek bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako zentroa.
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak esan zuen bezala, ekimen hau “proiektu aitzindaria da, Euskadiko edarien eta, batez ere, ardoaren sektorea indartu nahi duena. Nazioartekoa izan nahi du, bikaintasunaren erreferentzia“.
Aurkeztu den bezala, Euskadiko ardogile eta edariaren munduko enpresariez betetako areto hontan, campusak bi egoitza izango ditu, bata Gasteizen eta bestea Guardian. Azken hori titulartasun publikoko (AFA) lursail batean eraikiko da, Laborategi Enologikoaren aurrean, Ardoaren Etxean.
Azkenean, BCC dioen bezala, “EDA Drinks & Wine Campusen misioa edarien sektorea eraldatzen laguntzea izango da. Berrikuntzaren nazioarteko erreferentzia bihurtzea du xede, eta negozioen, produktuen eta zerbitzuen diseinuan osagai bereizgarri bat emango die enpresei eta erakundeei, kalitate-, jasangarritasun- eta osasun-printzipioen arabera, ikuspegi lokal zein globalarekin, eta garapen ekonomiko eta soziala sortuz.