PARTE-HARTZE ETA LANKIDETZA

Elkarteak aktiboki parte hartzen du eskualdeaz gaindiko foro eta lantaldeetan, garatu beharreko ekintzak detektatzeko, eskualdera eraman daitezkeen esperientziak partekatzeko edo prestakuntza-ekintzak edo lankidetza-proiektu berriak planteatzeko.

Arabako Errioxako LGE-ak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikaren programa eta plan zehatzak (Gastronomia eta Elikadura Plana, Emakume Nekazarien Estatutua, etab.) eta Arabako Foru Aldundiaren landa-garapeneko programak lagundu, babestu eta hedatzen ditu.

Landa-ingurunean IKTetarako sarbidea hobetzeko ekintzen jarraipena egiten du eta horiei buruzko informazioa jasotzen du (banda zabala hedatzea, estaldura mugikorra, etab.).

ARABALANDA

Arabako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa. LGE-en jarduera koordinatzeaz, horien arteko loturak bultzatzeaz eta Arabako landa-eremuetako gai komunen plangintza garatzeaz arduratzen da.

ARABAKO LURRALDE MAHAIA

Helburu nagusia Arabako landa-garapenarekin lotutako arazoak bateratzea da, esperientziak partekatzea eta egoera hobetzeko proposamenak egitea.

Landa Eremuen Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea. Eskualdeko Landa Garapeneko 18 elkartek eta HAZI fundazioak osatzen dute. Euskadiko LEADER Tokiko Landa Garapen Partaiderako Estrategia aplikatzeaz eta egikaritzeaz arduratzen da.

LANDA GARAPENEKO EUSKAL SAREA

Landa Eremuen Garapenaren Aurrerapenerako Elkarteen Sarea, horien koordinazioaz eta plangintzaz arduratzen dena.