Erein 2024 - Convocatoria - Gobierno Vasco

Joan den hilaren hasieran, Eusko Jaurlaritzaren IREKIA atariak, EJk 2024ko EREIN programarako aurrekontua onartu zuela argitaratu zuen, 11.657.920 euroko zenbatekoarekin.

Berri hori jaso ondoren, eta Aste Santuko jaiegunetan, apirilaren 2an argitaratu zen 2024rako programaren deialdia (klikatu hemen).

EREIN programa erakunde publikoei zuzenduta dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko ekintzak eta inbertsioak laguntzea du helburu.

Aginduan proiektu asko daude jasota diruz lagun daitezkeen jarduera gisa:

  1. Uraren hornidurarekin eta saneamenduarekin eta energia elektrikoaren eta gasaren
    hornidurarekin eta kanalizazioarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak (bai berriak, bai ordezkatu beharrekoak, ordezkatu ezean zerbitzuaren prestazioa baldintzatuko balitz; hori dagokion
    txostenaren bidez egiaztatu beharko da).
  2. Energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena sustatzeko azpiegiturak, tokikomunitateari
    zerbitzuak ematera bideratutako eremuetan. Beraz, kanpoan geratzen dira ohiko
    zerbitzu propioak ematera bideratuta daudenak, oinarri honen 3.a) atalean adierazten denaren
    arabera.
  3. Turismoarekin zerikusia duten zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretaziozentroak/
    museoak eta turismo-bulegoak, bidezidor eta bide homologatuak eta horietarako
    seinaleak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
  4. Biztanle-guneak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, haien hirigintza-oneratzea eta
    -egokitzapena xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak jartzea, argiteria eta hiri-altzariak.
  5. Oinarrizko zerbitzuentzako proiektuak: eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak,
    haur-eskolak eta farmaziak/botika-kutxak/osasun-zentroak.
  6. Aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten zerbitzuentzako proiektuak: kultur etxeak,
    liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak edo aisialdikoak.
  7. Ekipamendu komunitarioetako irisgarritasunarekin zerikusia duten proiektuak.
  8. Industrialde txikien urbanizazio-proiektuak.

Elkartea beti izan da erreferentziazko eragilea laguntzen kudeaketan eta aholkularitzan, eta deialdi honetan ere horrela izango da.

Begiratu aginduari, eta erakunde onuradun izan daitezkeela uste baduzu eta abiarazteko proiektu bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta ikusi zertan lagun diezazukegun.