MAHAIAK ETA FOROAK
ELKARTEAREN BARNE-EGINKIZUNAK
Elkartearen zeregin nagusien artean, besteak beste, urteko Kudeaketa-Plana egitea, honen jarraipena eta elkartearen koordinazio eta informazio kudeaketa daude. Gainera, hainbat izapide administratibo egiten ditugu, batzarren koordinazioa eta jendeari arreta eskaintzen diogu egunero.
Arabako Errioxako LGE-ak, halaber, koordinazio-lanak betetzen ditu Landa Garapeneko Plana hedatzeko, hala nola koordinazio-taldea, komunikazio-ekintzak edo hainbat lan-talderen buru izatea:
ALKATEEN MAHAIA
Udal guztien eta Administrazio Batzarretako lehendakari guztiek parte hartzen dute bertan, eta horien helburu nagusia eskualdeko proiektuak identifikatzea da.
2015-2020 aldiko jarduketa-aldi honetan, LGPa eskualdeko bizi-kalitatea hobetzera bideratu da batez ere, eta mahai honek oso modu aktiboan lan egin du etxebizitzaren egoera hobetzen eta, zehazkiago, hirigune historikoetan etxebizitzak birgaitzen eta berreskuratzen.
LEHEN SEKTOREKO FOROA
Lantalde honen helburua Arabako ErrioxaKO ezaugarri den ekoizpen-ereduari eustea da. Eredu horretan, mahastizainek ustiategiei eusten diete eta ardoak eginez, eta erronka guztiei aurre egiten: azken urteotan 50 bat upategi galdu dituzte.
Hainbat gairi buruzko hitzaldiak egin dira herritarren artean, hala nola belaunaldien arteko erreleboa edo Gaztenek programari buruzko informazioa (lehen aldiz sektorean kokatu nahi duten ekintzaileei zuzendua). Programa horretan, sektoreko ekintzaile berriei laguntza eta aholkularitza ematen zaie.
PRESTAKUNTZA ETA EKINTZAILETZA FOROA
Eskualdeak pairatzen duen arazo handienetariko bat, gazteen prestakuntzarekiko interes falta da.
Lantalde honen helburua eskualdean ematen den arautu gabeko prestakuntza koordinatzea da, bai eta prestakuntza horren komunikazioan izan daitezkeen hobekuntzak aztertzea eta herritarrak prestakuntzarekiko sentsibilizatzea ere.
Alde horretatik, prestakuntza-arloko erakunde nagusiek (HAZI, Arabako Errioxako Guardiako Kuadrilla, Lanbide eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen Elkartea) egin duten koordinazio-lana azpimarra dezakegu, prestakuntza-plan bat bateratzeko helburuarekin.
Besteldetik, eskualdeko ekintzailetzako eta dibertsifikazio ekonomikoko ekimenak bultzatzera bideratua ere dago mahai hau, gure eskualdean jarduera ekonomiko berriren bat ezarri nahi duenari laguntza eskainiz.
Hazi-rekin eta Guardia Arabako Errioxako Kuadrila-rekin lan eginez, LGE-k landaguneetan ekimen horiei laguntza ekonomikoa emateko tresnak ditu, hala nola EREIN eta LEADER laguntzak.