PARTE HARTZEKO ETA LANKIDETZAN ARITZEKO TRESNA

“ARABAKO ERRIOXA

ekonomikoki egonkorra den eskualdea da, nortasun propioa duena, integratua, ondo prestatutako pertsonez betea, munduko erreferentea kalitatezko ekoizle gisa eta lehen mailako helmuga turistikoa paisaia erakargarri eta bereiziagatik”.

Apirilaren 8ko 10/1998 Landa Garapeneko Legeak, eskualdeko eragile ekonomiko eta sozialen parte hartze eta lankidetza antolatzeko instrumentu gisa aitortzen ditu, landa garapenarekin zerikusia duen eginkizun guztiei dagokionez.

Horretarako, Landa Garapeneko Programa (LGP) da funtsezko tresna, kasu honetan 2015-2020 denboraldirako. Honek, eskualdeko landa-ingurunearen antolaketa eta kudeaketa jasangarria ahalbidetzen du, inplikazioaren eta inplikatutako eragile guztiek konpromisoak hartzearen bidez, dauden baliabideak erabiliz eta eskualdearen garapen integral onena bermatzera bideratutako estrategia eta ekimen zehatzak definituz.

ESKUALDE OSOKO KULTURA- ETA GIZARTE- HAZKUNDEA ETA ARABAKO ERRIOXAKO BIZILAGUNENTZAKO ZERBITZUEN HOBEKUNTZA 

Herritarren beharrak asetzeko behar diren zerbitzuak eskaintzea, eta eskualdearen nortasunari eusteko kultura propioa garatzea eta indartzea, biztanleriari eusteko helburuarekin.

1º SEKTOREA: MAHASTIZAINTZAKO SEKTORE NAGUSIA MANTENTZEA. OLIBONDOAREN ETA OLIOARI SUSTAPENA: BALIOAN JARTZEKO SENTSIBILIZAZIO PROIEKTUAK 

Arabako Errioxako markaren posizionamendua hobetzea, kalitatea eta egiteko modu propioak aintzat har daitezen, sektorearen egonkortasun ekonomikoa lortuz eta ingurumena errespetatuz.

GARAPEN EKONOMIKO DIBERTSIFIKATUA (INDUSTRIA, TURISMOA, EKINTZAILETZA, ZERBITZUAK…) ETA FORMAKUNTZA SUSTATZEA 

Mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean oinarritua, turismoa bezalako beste jarduera garrantzitsu batzuetarako trakzio-elementu gisa balio duena, baina, aldi berean, existitzen ez diren zerbitzuekin lotutako enpresak edo ondo prestatutako pertsonekin enplegua sortzeko balio duten industria-jarduerak bultzatuz.

Helburu hauek foku bezala izanda, urtean zehar egingo diren akzio eta ekintzak planifikatzen ditugu