Otsaileko azken astean, hainbat gairi buruzko aurkezpen-saioak eta lan-jardunaldiak ospatu dira, eta, nolabait, 2024an izango ditugun ekintza-ildo asko definitzen dituztenak.
Joan den otsailaren 28an, Arkauteko Zalditegi aretoan izan ginen, Mendinet , Tokiko Ekintza Taldeak antolatutako jardunaldian, LEADER 2023-2027 estrategia berrian, nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien test gueneen esparrua lantzeko sortutako lankidetza-taldeari eta honek egindako lanari buruz hitz egiteko.
Talde honen helburua, gune horiek kudeatzeko eredu bat sortzea da, Euskadin parte hartzen duten eragile guztientzat komuna izango dena.
Eredu horren aurkezpenaz eta taldean orain arte landutako guztiaz gain, dagoeneko martxan dauden edo Euskadin instalatzeke dauden test espazioen proiektu batzuk ere ezagutu ahal izan genituen. Proiektuak, LGE arduradunen kudeatzaileek aurkeztu zituzten:
- “Lurretik mahaira“, Iker Karrerak aurkeztua (Tolomendi LGEa).
- “Haztegia“, Juan Mari Totorikak aurkeztua (Urkiola LGEa).
- Artzentalesen (Enkarterrialdea) oraindik eraikitzen ari diren proiektua, Ixone Ibañezek aurkeztua (Enkarterrialde LGEa).
- Lautada eskualdean oraindik eraikitzen ari diren proiektua, Arantxa Arrienek aurkeztua ( Lautada LGEa).
Halaber, Crops4Life proiektua ezagutzeko aukera izan genuen. Proiektu horren helburua “elikagai freskoen tokiko ekoizpena handitzea, birsortze nekazaritzan oinarritutako eskulanen bidez, eta elikagai horiek tokian bertan kontsumitzea” da. Proiektu honetan, sektorean negozioak garatzeko eta belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko interesa duen jendea prestatzeko testguneak ere planteatzen dira.
Bertaratutakoei gaiari buruzko informazioa eta jardunbide egokiei bruuz hitz egin ondoren, gure ikuspuntua ere landu eta eman ahal izan genuen. Hainbat taldetan banatuta, jardunaldian aurkeztutako ereduari buruz eztabaidatu genuen, baita taldeak diseinatutako organigramari buruz eztabaidatu ere.
Argi dago, nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien test-guneak geratzeko heldu direla, eta horren adibide dira arrakasta handia izan duten Europako proiektuak. Testuinguru horretan, Mendinet TETaren kide gisa eta Arabako Errioxan landa-garapena sustatzeko eragile gisa, oso modu aktiboan parte hartzen jarraituko dugu gai hontan, gure eskualdera praktika egokiak eraman ahal izateko.