Erderaz “¿Y, ahora qué?” izenekoak, “Orain zer?” proiektuak, hirugarren edizioa beteko du aurten.
2024 honetan, DBHko 4 ikastetxe eskaintzen dituzten eskualdeko 3 zentroekin lankidetzan arituko gara berriro (Assa Ikastola, San Bizente Ikastola eta Samaniego-Laguardia BHI).
Joan den apirilaren 9an, lehen irteera ospatu genuen, Assa Ikastolarekin (Lapuebla de Labarca), eta, aurreko urteetan bezala, 3 enpresa ezagutu genituen.
Lehen orduan, Eltziegoko Valdelana upategietan hasi zen eguna. Tour enoturistikoaz eta familiako upeltegiaren historia ezagutzeaz gain, Juan Jesus Valdelana eta bere seme Juan Valdelana ere bertan izan ziren, orain upategia kudeatzen ari den belaunaldia. Upeltegiko lanari buruz hitz egin zieten, gustuko dutena eta beren egunerokoan motibatzen dituena ikastearen garrantzia azpimarratu zuten.
Gero, mundu osoan erreferentea den Ramondin enpresara joan ginen. Bertan, enpresak ezkutzen dituen sail ezberdinen langilen baten presentzia izan genuen. Langile bakoitzak, egunerokotasunean egiten duen lana azaldu zuten. Gainera, Harreman Publikoen sailetik, etorkizunean lan-elkarrizketa bati nola aurre egin eta Ramondin bezalako enpresek norbait kontratatzerakoan zer hartzen duten kontuan aipatu zieten. Oso hitzaldi aberasgarria izan zen ikasleentzat.
Azkenik, Desguaces Logroñon amaitu genuen irteera. Ikasleek Desguaes Logroño bezalako enpresa batek nola funtzionatzen duen jakin ahal izan zuten, baita bertan kudeatzen dituzten lanpostuen desberdintasuna ere. Fabrikan lan egiten duten gizon eta emakumeen arteko ekitatearekin harritu ziren.
Goiza informazio interesgarriz beteta egon zen Assa Ikastolako ikasleentzat. Ikasleen hauen lanbide-karrera garatzeko, irteera hauek lagungarriak izan daitezkeela uste dugu.
Hurrengo irteera San Bizente ikastolarekin egingo dugu, apirilaren 17an. ADI EGON!