Dakizuenez, elkarteak Urteko Kudeaketa Planean ezarritako hainbat foro eta lan-mahaitan parte hartzen du. Arabako Lurralde Mahaia garrantzitsuenetako bat da. Bertan, Arabako 6 LGEak, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Saileko zuzendaritzarekin, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Saileko zuzendaritzarekin eta HAZI Fundazioko teknikariekin biltzen dira.
Urtean 3 bilera politiko-tekniko egiten dira, eta, lehen aipatutako erakundeez gain, elkarte bakoitzeko presidenteek ere parte hartzen dute.
Horrekin guztiarekin, mahaiaren lehen saioa otsailaren 16an egin da Añanako eskualdean, zehazkiago Añanako Gatz Haranean. Bertako fundazioaren Santa Ana aretoan bilduta, Arabako landa-eremuetarako garrantzitsuak diren gaiak jorratu ziren: dirulaguntzak, epeak, lan-mahaiaren kronograma…
Bilerak bi ordu eta erdi inguru iraun zuen eta ondoren, topaketa honetan ohikoa den bezala, eskualde anfitrioian garatutako proiektuak ezagutu ahal izan genituen, elkarte bakoitzaren lana beti aberasten dutenak.
Gatzagei eta ibarraren historiari buruz gehiago ezagutzeko aukera izan genuen, fundazioan eskuragarri duten 3D aurkezpenari esker.
Herriko Zanbrana Herran Jauregian egiten ari diren egokitzapen eta aurkikuntza guztiak ere ezagutu genituen, baita eraikuntzak ezkutatzen duen historia eta bitxikeria asko ere. 2021ean LEADER laguntzetara aurkeztutako proiektu pribatua izan da, eta laster museo gisa publikoari ateak irekitzea aurreikusten du.
Eta azkenik, Juan Carlos Medina Martinez, herriko alkate eta Añanako LGEaren presidentearen eta Vanesa Martinez Ferreras, zinegotzi eta arkeologoaren eskutik, herriaren harresi ikusgarria berreskuratzeko Udalak emandako pausuak ezagutu genituen, baita lanean diarduten bitartean, aurkituko oztopo guztiak ere.
Hurrengo bilera politiko-teknikoa maiatzean izango da, Gorbeialdean. Bertan, Arabako Errioxara eramateko inspirazio-proiektu gehiago ezagutuko ditugu. Berrikuntzei adi egon.