SMART RURAL: BILAR

LANDA-INGURUME ADIMENDUNAK ETA LEHIAKORRAK

Smart Rural, lankidetza transnazionaleko proiektu bat da, EAEko Leader Programatik (Mendinet-ek kudeatzen duen laguntza-programa) babestua, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, zehazki Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak eta Feader Europako Funtsak. Funts horiek landa-garapeneko jarduerak finantzatzen dituzte. Proiektu honetan Finlandia, Irlanda eta Poloniako Tokiko Ekintza Taldeak ere parte hartzen dute.

Elkartea elkarlanean ari da aipatutako agenteekin eta Bilar udalerriarekin eta udalarekin. Proiektuak Smart Villages kontzeptuaren irismena ulertzen lagunduko diguten ekintza batzuk planteatzen ditu, landa-eremuak ingurune adimendun eta lehiakor bihurtzeko aukera gisa. Beste ibilbide-orri bat eraikiko da, gero kasu bakoitzak behar dituen eraldaketa espezifikoak egin ahal izateko.

Premisa horrekin, Smart Rural ekimena 2022rako lan-ildo nagusietako bat da. Horren bidez, Bilar herri bihurtu nahi dugu, dituen baliabide guztiak ezagutzen dituen eta horiek indartzen jakiteko gaitasuna duen herria, bizilagun eta bisitari guztien oinarrizko beharrak asetzeko alternatibak eskainiz.

2021

ANSORA BIDAIA

Proiektuari esker, 2021eko abenduaren 14an eta 15ean, Bilarreko Udalak eta Elkarteak, Ansón (Huesca) ospatutako Smart Rural lehen jardunaldietan parte hartu genuen. Jardunaldi horretan Euskadiko beste sei udalerrik hartu zuten parte: Arabako Kanpezu eta Kuartango; Gipuzkoako Orexa eta Beizama; eta Bizkaiko Muxika eta Enkarterriko mankomunitatea.

Bisitaren bi egunetan zehar, Huescako udalerrian garatzen ari diren proiektu interesgarriak ezagutu ahal izan genituen, landa-eremuko herriek biztanleriaren iraupena eta ezarpena sustatzeko gida izan nahian.

2022

BATERAKO SORKUNTZA 1. JARDUNALDIA

Udalerri bakoitzak bere estrategia bete eta borobiltzeko helburuarekin etxean lan dihardugun bitartean, Smart Rural proiektuaren barruan dauden beste 5 herri eta Enkarterri eskualdearekin, kontaktuan egon gara etengabe. Horren adibide dira Paisaje Transversal taldearen bitartez antolatzen diren baterako sorkuntza jardunaldiak.

2022ko urteko lehena, maiatzak 11an ospatu genuen Orexan (Gipuzkoa). Bertan, udalerri bakoitzak estrategiarekiko egindako aurrera pauso guztiak elkarbantu genituen, baita bidean aurkitzen ditugun zailantza eta oztopoak konpartitu ere. 7 lan taldeen artean eta jardunaldi hauek sortzen duten talde-espiritua, oso garrantzitsua bilakatu da prozesu honetan, bakoitzak ditugun arazoak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzen laguntzen baitu eta erantzunak errazago azaleratzen baitira.  

Aurkezpen eta elkarbanketa bukatuta, Eneko Maioz, Orexako alkatearen eskutik, bertako proiektu arrakastatsu ezagutu genituen: Ostatua eta bere kudeaketa-eredua, Komunitate energitikoaren proiektua eta Oihan Txiki Kooperatiba.  

BATERAKO SORKUNTZA 2. JARDUNALDIA

Aurtengo bigarren topaketa, uztailak 8an ospatu genuen, Kuartangon, eta honek Smart Rura/Village proiektuaren helburuak landu genituen elkarlanean. Ikuspegi guztiz praktiakoa izan zuen jaurdunaldiak: udalerri bakoitzak, helburu/erronka bat hartu zuen abiapuntu bezala, eta gainontzeko lan taldeei aurkeztu. Ondoren, 5 minutuko txandetan, spin date formatuan, udalerri bakoitzak bere helburuari buruzko feedbac jaso zuen.

7 toki-erakundeetako lantaldeak, Smart Village Estrategiaren esparruan, diagnostikotik esparru estrategikoa, helburuak eta proiektuen diseinua egitera nola igaro ikasi genuen jardunaldi hartan.

Gainera, jaurdunaldi guztietan egiten dugun bezala, oraingo hontan ere inguru proiektu ezberdinak ezagutu genituen: Kuartango LAB

BILARKO ESTRATEGIAREN PARTE-HARTZE PROZESUA

Lehen aipatutako jaurdunaldi guztietan eta udalerri bakoitzak estrategia borobiltzeko egindako lan guztia eta gero, Bilarreko bizilagunekin ateratako ondorio, helburu, erronka eta proiektu posible guztiak elkarbanatzeko ordua heldu zen. 

Uztailak 9an, Bilarreko erabilera anitzeko udal aretoan 40 bat pertsona gerturatu ziren Bilar/Elvillar Smart Rural proiektua ezagutzera. Horretarako, Smart Rural proiektua bere aurkeztu zuten Paisaje Transversal-ko lan taldeak, eta Bilarko Udala eta LGEaren artean, orain arte aztertu eta ateratako ondorio guztiak azaldu genituen. 

Bilarko herriaren ikuspuntua eta erantzuna ezinbestekoa da proiektuarekin eta estrategiarekin aurrera jarraitzeko. Horregaitik, aurkezpen guztiak egin ondoren, estrategian sortutako DAFOa oinarri izanda, udalaren lan taldeak identifikatutako AHULEZI, MEHATXU, INDARGUNE eta AUKERAK landu genituen:

  • Egokiak dira?
  • Gehiago gehituko zenukete? 
  • Ados zaudete?

Lan jardunaldi ikaragarria izan zen; bertan lortutako erantzun eta ondorio guztiak aztertu eta Bilar/Elvillar Smart Rural proiektuan gehituko dira, estrategia potente bat lortzeko helburuarekin.