UDAL OSTALARITZAKO LAGUNTZA

ESKUALDEKO OSTALARITZA-ESTABLEZIMENDUEI BURUZKO AZTERLANA

2020an Arabako Errioxako ostalaritza-establezimenduei buruzko azterlan bat egiten hasi zen elkartea. Establezimendu horiek udalen edo administrazio-batzarren jabetzakoak izaten dira, eta espazio horien ustiapena lizitatu egiten da. Batzuetan pertsona/enpresa esleipendunek kontratua amaitu aurretik uko egiten dutenez errentagarritasun faltagatik, beharrezkotzat jo zen azterketa bat egitea lokal horien egoera eta esplozitazio-ezaugarriak zehazteko. Ikerketa horrekin jarraituko dugu 2022an, errentagarria izango dela bermatzeko baldintza estandarrak zehazteko.