LANDA-HIRIA URBILKETA

LANDA-EREMUTIK, HIRI-EREMURA

Landa-Hiria Urbilketa, Lurralde arteko Lankidetza proiektua da, EAEko Leader Programatik, Mendinetetik eta ARCAtik babestua, Eusko Jaurlaritzak finantzatua, zehazki Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak eta Feader Europako Funtsak finantzatua, landa-garapeneko jarduerak finantzatzen dituzten funtsak.

Hiri- eta landa-eremuen arteko lotura bultzatzera zuzenduta dago, bizimodua eta produktuak landa-ingurunetik hiri-ingurunera hurbilduz. Proiektuan parte hartzeko interesa duten bi saltoki eta zazpi ekoizle identifikatu ditu. Gainera, ekimenaren berri eman zaie udalei, koadrilari eta udalerriko biztanleei.