Sare-lana eta lankidetza,
funtsezkoa Euskadiko
landa-eremuetarako
Elkarteak aktiboki parte hartzen du eskualdeko foroetan eta eskualdeaz gaindiko lantaldeetan, garatu beharreko ekintzak antzemateko, eskualdera eraman daitezkeen esperientziak partekatzeko edo prestakuntza-ekintzak edo lankidetza-proiektu berriak proposatzeko.
ARABALANDA
Arabako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa. LGEen jarduera koordinatzeaz, horien arteko loturak sustatzeaz eta Arabako landa-eremuetako gai komunen plangintza garatzeaz arduratzen da.
MENEKO
Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa. Euskadiko 18 elkarteen jarduera koordinatzeaz, loturak eta sareko lana bultzatzeaz, eta proiektu komunak eta lankidetzan garatzeaz arduratzen da.
Proiektu aipagarriak
“Euskadiko Landa Emakumeen Begirada”
“Mirada de las mujeres rurales de Euskadi”
Meneko federazioak eta bere “Landa Eremuko Emakumeak” lantaldeak garatutako proiektua, Euskadiko landa-eremuko emakumeak, haien zeregina eta hiru lurralde historikoetako landa-herrietan sortutako proiektu ekonomikoak ikusarazteko.
MENDINET
Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Ekintza Taldea (TET) da eta LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeaz arduratzen da, bai 2023-2027, baita aurreko hiru aldietan ere (LEADER+ 2002-2007, LEADER 2007-2013 eta LEADER 2016-2020). Euskadi 18 LGEek eta HAZI Fundazioak osatzen dute taldea.
Proiektu aipagarriak
Smart-Rural – Elvillar/Bilar
Nazioz haraindiko lankidetza-proiektua, EAEko Leader programak lagundua eta Eusko Jaurlaritzak finantzatua. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak eta FEADER Europako Funtsak finantzatua, landa-garapeneko jarduerak finantzatzen dituzten funtsak.
ARABAKO LURRALDE MAHAIA
Arabako 6 LGEek, Hazi Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta AFAko Lurralde Oreka Sailak osatzen dute, eta bere helburu nagusia da Arabako landa-garapenarekin lotutako problematikak bateratzea, esperientziak partekatzea eta egoera hobetzeko proposamenak egitea.








