“LA CUEVA” LANDETXEA
XVI. MENDEKO KALADOAK DITUEN LANDETXEAK
Alejrandro Bañares Molares, landetxearen jabea, gaur egun geratzen diren ameslari bakan horietako bat da. Pandemia eta murrizketak gorabehera, Alejandrok “La Cueva” landetxea eta horrekin batera doan ardotegia ireki zituen ilusio handiz.
Eltziegoko sarreran dago etxea, “Marques del Riscal” upategitik oso gertu. 4 logela ditu, bainugela pribatua eta telebistarekin, egongela handi bat eta guztiz hornitutako sukaldea. Etxeak aire girotua, berogailua eta Wi-Fia ditu.
Hala ere, koroaren harribitxia lurraren azpian dago, ardotegia dagoen tokian. Bisitariak 1583ko “calado“-ak topatzen ditu, Alexandrok etorkizunean jatetxe bihurtu nahi dituenak.
EREIN pribatuen laguntzarekin, Alejandrok “La Cueva” landetxea kudeatzeko bere lanpostu propioa sortu zuen, proeiktu eder hau aurrera eramateko.