CUNCIAL S.A.

1973tik Bastidan etxerako konponbideak fabrikatzen dituen enpresa da Cuncial S.A.. Hasieratik eskualdearen aldeko apustua egin du, eta bertako langile gehienak Bastidakoak dira.

Izaera berritzaileari esker, duela zenbait hamarkada, iberiar penintsulako esekitoki ezagunenetako bat den “tz” sortu zuen. Espiritu horrekin jarraituz eta garai berrietara egokituz, 2015ean esekitoki berri bat fabrikatzen hasi zen: «P2/A Resina». Esekitokia, plastiko birziklatuz egina.

2021ean, jasangarritasun-plan estrategikoaren barruan, ekoizpen-lerro hori bikoiztea erabaki du, «Leader 2021» programan oinarrituta. Proiektu honen helburua da kostuak optimizatzea, sinergiak sortzea eta lehiakortasuna hobetzea gure mugetatik kanpo.

Gaur egun, Cuncial-en produktuetan erabiltzen diren plastikoen % 75 birziklatuak dira. Kopuru horrek, beste ekintza batzuekin batera, gora egiten jarraituko du datozen urteetan, jasangarritasun-estrategiaren barruan.