Arabako Errioxan etxebizitza eskuragarria izateko laguntza

Hirigune historiko hutsak, prezio altua eta etxebizitza eskuratzeko zailtasuna.

Arabako Errioxako datu demografikoak gure probintziako beste eremu despopulatuenetakoak bezain kezkagarriak ez badira ere, datuak arretaz aztertuz gero, ikus daiteke biztanleria gazteenak behera egiten duela eta kualitatiboki. Eskualdean errotuta egon arren, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna dela eta, biztanle gazteenek beste aukera batzuk bilatzen dituzte inguruko herrietan.

Horregatik guztiagatik, Arabako Errioxako Landa Garapeneko Elkartea 2019tik ari da lanean eskualdeko etxebizitzaren egoera aztertzen eta eremu horretan lagungarri izan daitezkeen ekintzak prestatzen.

2019 – EIT hitzaldiak udaletxeetan

Hirigune historikoetan etxebizitzak berreskuratu/birgaitzeko” proiektuaren barruan, elkarteak udalerrika hitzaldi batzuk antolatu zituen biztanleei zuzenduta, 50 urtetik gorako etxebizitzetan eraikinen ikuskapen teknikoei (EIT) buruzko araudiaren berezitasunak eta baldintzak ezagutarazteko.

225 pertsonak parte hartu zuten, eta herritarrek balorazio oso positiboa egin zuten; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila aplikatzen hasi den araudi berri horren berri izan zuten, eta udaleko teknikariek zalantzak argitu ahal izan zituzten.

2020 – Elkarrizketa udal ordezkariekin

Etxebizitzak Arabako Errioxan duen egoeraren diagnostikoa egiteko eta eskualde eta/edo udal mailako jarduketak planteatu ahal izateko, honako jarduketa hauek egin ziren:

  • Demografiari eta etxebizitza-parkeari buruzko dokumentazioa eta estatistika-analisia berrikustea.
  • Elkarrizketak udal-ordezkariekin.
  • Txostena egitea eta ekintzak proposatzea

2022 – Udal-azterketaren ondorio nagusiak

Arabako Errioxako udal-ordezkariei egindako elkarrizketen bidez, honako ondorio hauek jaso ziren:

  • Hirigune historikoetako etxebizitza huts asko
  • Biztanle gazteenen despopulazioa
  • Ez dago udal-erroldarik
  • Alokairuarekiko mesfidantza

2023 – Etxebizitzari buruzko inkesta Arabako Errioxako biztanleei

Etxebitza inkesta Arabako Errioxa_ Encuesta de vivienda Rioja Alavesa_GIF

Udaletako ordezkariei egindako elkarrizketen ondoren, elkarrizketa berberak egin zaizkie Administrazio Batzarretako presidenteei, eta, gainera, inkesta bat egin zaie Arabako Errioxako biztanleei.