Parte-hartze eta
lankidetza tresna
ARABAKO ERRIOXAKO LGEP 2023-2027
Euskalde Landa Garapen Programa

Euskadiko 7/2022 Landa Garapeneko Legeak ezartzen duenez, politika instituzionaletatik bultzatu eta lagundu beharreko jarduerak oinarrizko bi programazio-tresnaren inguruan egituratuko dira: Lurralde Garapeneko Programak (LZP) eta Landa Garapeneko Eskualdeko Programak (LGEP).
2024ko azaroan, Landa Garapeneko Elkarteak, laguntza teknikorako Ingoin aholkularia kontratatuta, 2023-2027 aldirako Arabako Errioxako Landa Garapenerako Eskualde Plan berria egiteko prozesuari ekin zion.
LGEP-ren helburua gure eskualdearen ikuspegi partekaturako estrategia eta ekintza-ildo giltzarriak asmatzeko tresna izatea da. Hori dela eta, eskualdeko hainbat eragilek eta herritar guztiek parte hartzea funtsezkoa izan da eskualdearen ikuspegia landu eta definitzeko, eta beharrak, potentzialak eta blokeatzaileak identifikatzeko.
BATERAKO IKUSPEGIA
Arabako Errioxak jasangarritasuna, berrikuntza eta gizarte-ongizatea uztartzen ditu, biztanleriaren sustraitzea, finkatzea eta bizikidetza eta eskualdearen garapen orekatua bermatzeko. Horrek esan nahi du dibertsifikazio ekonomikoari laguntzea, autokontsumo energetikoa sustatzea, nekazaritza-praktika jasangarriak bultzatzea eta etxebizitza duina lortzeko aukera bermatzea. Euskararen normalizazioa eta oinarrizko zerbitzuen indartzea (osasuna, hezkuntza, garraio publikoa) funtsezkoak dira gizarte parte-hartzaile, inklusibo eta kohesionatu honetarako. Ondare kultural eta natural zaindua eskaintzen duen eskualdea da, bizitza oso baterako beharrezkoa den konektibitatearekin batera.
Egindako lanaren emaitza izan zen datozen urteetarako ibilbide-orria izan nahi duen dokumentu bat, etorkizun hurbilean eskualdeak landuko dituen erronka nagusiak zehazten dituena. Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzak onartzeko prozesuan dago.


