
Arabako Lurralde Mahaia
Arabako Errioxan
Atzo, azaroak 4, Arabako Lurralde Mahaiaren azken bilera politiko-teknikoa ospatu genuen eta oraingoan gu izan gara anfitrioiak.
Gogorarazi nahi dugu Arabako Lurralde Mahaian biltzen garela Arabako landa-garapeneko 6 elkarteak, Hazi Fundazioarekin, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako Zuzendaritzarekin batera.
Lapuebla de Labarcako udaletxearen etxabean egin zen bilera, eta sail bakoitzaren diru-laguntzekin lotutako gaiak, onartzeke dauden Eskualdeko Garapen Planei buruzko berrikuntzak eta ARABALANDA bezala, LGEek 2026an landu nahi ditugun proiektuak aztertu genituen.
Arabako Errioxako ostatu bereziak
Mahai honetan ohikoa denez, bileraren ondoren eskualdeko bi proiektu bisitatu genituen, landa-garapenerako programen bidez laguntza jaso dutenak.
Kasu honetan, eskualdeko Inaziotar Bideko aterpetxe bakarraren proiektua ezagutu genuen lehenik eta behin. Lapuebla de Labarcako alkate Maite Córdoba Fernándezekin batera, aterpetxea nola kudeatu, erromes gehiago hartzeko espazioaren promozio handiagoa egiteko duten beharra eta aterpetxea handitzeko etorkizunerako duten ideia ezagutu genuen. Proiektua LEADER laguntzaren onuradun izan zen 2021ean.



Ondoren, Mañuetara joan ginen beste ostatu bat ezagutzeko. 2021ean LEADER laguntza jaso zuen proiektu honek ere eta bere promotorearekin, Jon Hermosillarekin egon ginen proiektua ezagutzen. “El cuento” izenarekin, Jonen landetxea, laster ateak ireki nahi dituena, ez da ohiko landetxea. Landa-herri txiki bat gogorarazten duen barne-egiturarekin, ostatuak luxuzko esperientzia eskaintzen du.


Urtea amaitu baino lehen, mahaiaren azken bilera egingo dugu, kasu honetan, profil tekniko hutsarekin, urtearen balantzea egiteko eta eta 2026rako helburuak definitzeko.


