
Diru-laguntzak irailak 9an aterako dira
Joan den uztailaren 21ean gure blogean argitaratu genuen Gobernu Kontseiluak 6.245.430 euroko aurrekontua onartu zuela aurtengo LEADER Laguntza Programarako.
Gaur, irailak 1, eta udako oporretatik bueltan, Mendinet, Tokiko Ekintza Taldeak deialdia 2025eko irailaren 9an argitaratuko dela iragarri du.
Laguntzen helburua Euskadiko landa-eremuetan jarduera ekonomiko berria sortzea da, eta 4 neurri ditu eskuragarri, proiektu motaren eta eskaeraren kontzeptuaren arabera.
Ekintzaletza eta barne-ekintzailetza
Inbertsioak nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioa
Besteren konturako kontratazioa
Espazioak egokitzea
Gure elkarteak, gure eskualdeko laguntza-eskaeraren kudeaketan eragile nagusia den aldetik, lagundu egin nahi dizu martxan jartzeko proiektu-ideia baduzu, edo duela gutxi inbertsioren edo prozeduraren bat egin baduzu.
Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiagorako


