
Arabako Errioxako QUIZ Rioja Alavesa joakoaren laugarren edizioa amaitu da.
19 asteren ostean, ohi bezala, elkartearen QUIZek lau urte bete ditu eta edizioz edizio oso zifra onak lortu ditu. Aurten, 18 udalek eta administrazio-batzarrek lagundu dute proiektuan, eta euren aurrekontuaren zati bat proiektua abian jartzeko inbertitu dute.
18 udal-sari banatu dira, eta sari bat elkarteak finantzatu du. Saria errepikatuz, 300 euroko bonu bat eman da Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen atarian erabiltzeko, visitriojaalavesa.com helbidean.
Azken zozketa uztailaren 16an egin zen, eta, horrekin batera, edizioari amaiera eman genion, oso datu onekin. 250 pertsonatik gora parte hartu dute astez aste, herriz herri eta guztira 797 erabiltzaile. Azken datu hau 2024an baino zertxobait baxuagoa izan den arren, jokoak parte-hartze maila altuari eusten dio, eta hurrengo edizioan hobetzea espero dugu.
Hauek izan dira aurtengo irabazleak:


