Itzuli da eskualdeko galde jokoa: Arabako Errioxa QUIZ Rioja Alavesa

4 urteren ondoren, gure “Arabako Errioxa QUIZ Rioja Alavesa” jokoa/lehiaketa nahitaezko proiektua bihurtu da elkartearentzat, eta eskualdeko biztanleek asko espero duten jokoa ere.

Horregatik, eta orain arte erabili ditugun datak pixka bat aurreratuta, martxoaren 11n, jokoaren laugarren edizioa abiarazi genuen, Samaniegok hasiera emanda.

Oraindik ez badakizu zertaz ari garen, guk azalduko dizugu.

2021ean atera genuen lehen aldiz “Arabako Errioxa QUIZ Rioja Alavesa” proiektua, sari askorekin datorren, gure eskualdeko herriei buruzko galdera-jokoa.

Astero, eskualdeko herri bati buruzko 3 galdera botatzen dira gure Instagram-eko kontuan, eta astearen amaieran, erantzun guztiak erregistratu ondoren, zozketa bat egiten da 3 galderak zuzen erantzun dituztenen artean. Saria dagokion udalerriko saltoki edo negozio batekin lotuta dago beti.

Aurten, lehen esan bezala, Samaniegorekin hasi dugu edizioa, ardoz betetako sari batekin. Irabazleak 50 euroko 3 bonu irabazi ahal izango ditu udalerriko 3 upeltegitan erabiltzeko, irabazleak aukeratzen dituenak.

Proiektua, urtez urte, parte-hartzeari buruzko datu hobeak erregistratzen ari du. Iniziatibak, hasieratik bi helburu definitu zituen:

  • Eskualde-nortasuna indartea, galderen bidez gure ingurunearen ezagutza sustatuz
  • Inguruko herrietan dauden negozioe txikietan kontsumoa sustatzea

Gainera, eskualdeko udal eta Administrazio Batzar guztiekin elkarlanean garatzen dugun ekimena da, horiek finantzatzen baitituzte herri-sariak.

AZKEN SARI NAGUSIA izan ezik. Aste guztiak jokoan eman ondoren, eta parte hartzen duten pertsona guztiei eskerrak emateko, elkarteak azken zozketa bat egiten du uneren batean jokatu duten pertsona guztien artean, azken sari bat oparituz.

Galdera asko eta sari asko ditugu aurten.
Sartu gure Instagramen eta parte hartu, zorte on!