
Urtero bezala, 2025aren hasieran atzera begiratu dugu 2024an elkarteak garatu dituen proiektu eta jarduera nagusiak biltzeko.
Izan ere, gure ALOR aldizkariaren laugarren edizioa eskuragarri duzue, urtez urte egiten dugun lanari buruz gehiago jakin dezazuen.
Eskualdean kudeatzen eta eskatzen laguntzen ditugun bi laguntzen ebazpenak ere aurkituko dituzue hemen: LEADER, pertsona eta enpresa pribatuentzat eta EREIN, erakunde publikoei zuzendua.
Begiratu eta ezagutu gehiago gure elkarteari buruz!