
Gure eskualdeko Landa Garapenerako Eskualde Plan berria egiteko prozesua aurrera doa, eta nahiko azkar gainera. Izan ere, joan den otsailaren 12an herritar guztiei irekitako hirugarren tailer parte-hartzailea egin genuen, beste behin ere, oso parte-hartze onarekin.

Saio honen helburua prozesuaren Zuzendaritza Batzordeak hautatutako esku-hartze ardatzen lehen proposamena lantzea izan da. Beste post batzuetan adierazi dugun bezala, LGEPa, Lurralde Garapeneko Planean oinarritu behar da; plan horretan, esku hartzeko 41 ardatz giltzarri definitu dira, hiru lurralde historikoetan garatu beharrekoak. Zerrenda horretatik, eta LGEPak egiteko metodologiaren jarraibideak kontuan hartuta, eskualde bakoitzak bere herrientzako 20 ardatz garrantzitsuenak aukeratu behar ditu.
Premisa horrekin, saioa 2 rondatan banatu zen, 6 mahai tematikoko antolatuz. Horietan, ardatz bakoitzeko jarduera-ildoen proposamenak landu ziren. Ardatz horietako batzuk honako hauek izan ziren: elikaduraren sektorea, etxebizitzaren eskaintza edo ekintzailetza.


Mahaian, gai bakoitzaren arabera estrategikoki antolatuta, hautatutako 12 ardatzak landu ziren eta proposamen oso interesgarriak atera ziren; LGEak eta INGOIN enpresak proposamen hauek landuko ditugu hamendik aurrera, dokumentua egiteko prozesuan ere txertatuz.
Zalantzarik gabe, prozesu bizia da, baina oso zirraragarria, eta, hiru saio horietan parte hartu duten eragileen laguntza handiari esker, espero dugu oso praktikoa izatea gure eskualdea garatzeko.
Adi egon LGEParekin lotutako guztiari buruzko informazio gehiago izateko.