Atzo argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadiko LEADER 2024 laguntzen ebazpena. Programa horren helburua da EAEko landa-eremuetan ekintzailetza eta negozioen sorrera eta sendotzea bultzatzea.

Gure eskualdean, aurkeztutako 13 eskaeretatik 12k jaso dute dirulaguntza; guztiek jaso dute LGEaren laguntza eta aholkularitza:

  • Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza neurriko 6 proiektu.
  • 4 proiektu, nekazaritzakoak ez diren enpresetan inbertsioak egiteko eta nekazaritza dibertsifikatzeko neurriaren barruan. Neurri horren barruan, proiektu bakarra izan da nekazaritza dibertsifikatzekoa.
  • Besteren konturako kontratazio proiektu 1.
  • Proiektu bat, espazioak gaitzeko neurriaren barruan (erakunde publikoei edo irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendutako lerroa).

Deialdi honetan laguntzarik jaso ez duen proiektu bakarra, EspazioakGgaitzeko neurriaren barruan izan da, eta eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik izan da.

Diruz lagundutako proiektuak hartuko dituzten udalerriei dagokienez:

2
Laguardia

1
Bastida

1
Lapuebla de Labarca

1
Mañueta

2
Lantziego

4
Moreda Araba

1
Buradon Gatzaga

Laguntzen ebazpena esteka honetan kontsulta dezakezu:

Oraindik ez dakigu noiz aterako den 2025eko deialdia, baina dagoeneko lanean ari gara ekintzaile berriekin beren proiektuak aurrera eramateko. Negozio ideia bat baduzu, deitu eta ikus dezagun nola lagun zaitzakegun!