Euskadiko 7/2022 Landa Garapeneko Lege berriak Euskadiko landa-eskualde guztietako Landa Garapeneko Eskualde Plan berriak egiteko beharra ezartzen zuen. Legean ezartzen denez, garapen-elkarteak arduratzen dira prozesu osoaren antolaketa kudeatzeaz, eta Arabako Errioxako LGEa martxan gaude iada!

Hurrengo 5 hilabeteetan, elkar-sorkuntzako abentura batean murgilduko gara, eskualdeko erakunde publiko-pribatu nagusiekin eta Arabako Errioxako hainbat talde eta elkarte soziokulturalekin batera.

Aurrez aurreko hainbat parte-hartze saio antolatuko ditugu, eta baliabide desberdinak erabiliko ditugu, guztion artean, gure eskualdean landu beharreko erronka sozio-demografiko egokienak eta garrantzitsuenak aztertzeko eta definitzeko.

Tresna horien artean inkesta hau dago. ZURE PARTE-HARTZEA EZINBESTEKOA DA GURETZAT!

Egin klik inkestan eta utzi zure iritzia eskualdeko gabezia eta arazo nagusiei buruz, baita urte hauetan landu eta indartu behar ditugun indargune posibleei buruz ere.