#ARABALANDAren formakuntza katalogoa, Tierra de Oportunidades programaren barruan, amaierara iritsi da, Arabako ekintzaile guztientzako azken ikastaro batekin.
Azken ikastaroa Arabako Errioxan emango da oraingoan, eta negozio bat martxan jartzerakoan jarraitu beharreko lehen pausoei buruz hitz egitea du helburu, baita zein diren forma juridiko desberdinak ere.
Ikastaroa Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan izango da, 12:30ean.
Eman izena eta ikasi:
- 680 699 237
- info@adrriojaalavesa.eus