ARABALANDA Federazioak, Arabako Landa Garapeneko 6 Elkarteen Federazioak, eta CaixaBankek, “Aukeren Lurraldea” programaren lehen deialdiko sariak banatu ditugu.

Ekitaldia Zurbanoko “Mi castillo de Arena” jauregian egin genuen, eta programarako hautagaitza aurkeztu zuten 15 ekintzaileez gain, Arabako ekintzailetzaren ekosistemako hainbat figura aktibo gonbidatu genituen.

Gainera, 6 LGEek ordezkaritza politikoa eta teknikoa izan zuten ekitaldian, eta Jone Miren Fernández Landa (Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria) eta Laura Perez Borinaga (Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako zuzendaria) ere bertaratu ziren. Eta azkenik, Arabako Negozio Arloko Alfonso Alonso eta Aguraingo Caixabankeko zuzendari Jorge Pérez.

Hauek izan dira saritutako proiektuak:

Ingoin Strategy

Ekitaldia lunch txiki batekin amaitzen da. Bertan, bertaratutako guztiok Euskadiko landa-eremuetan horrelako ekimenek duten garrantziaz hitz egiten jarraitu ahal izan genuen. Gainera, horrelako sariek Arabako ekintzaileei ematen dien bultzadaz konbentzituta, ARABALANDAk 2025erako beste deialdi bat egin nahi du.

 

*Argazkiak: Zaida Artezer0