Mendinet, Tokiko Ekintza Taldeak 2024ko LEADER laguntzen deialdia argitaratu du gaur. Eusko Jaurlaritzak eta Europako FEADER funtsek batera finantzatutako laguntzak dira.
Laguntzek Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategian (LEADER ikuspegia) finkatutako helburuak bete nahi dituzte, eta, iaz bezala, 4 laguntza-neurri ditu:
- Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan inbertsioak eta nekazaritzaren dibertsifikazioa
- Besteren konturako kontratazioa
- Espazioen egokitzea (entitate publikoei eta irabazi asmorik gabeko elkartei soilik zuzendutako neurria).
Aurten 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako gastuak onartzen dira, eta proiektuak EZIN DIRA AMAITUTA EGON.
Eskaera aurkezteko gehienezko epea ekainaren 28a da (barne).
PROIEKTU BAT BURUAN BADUZU ETA BULTZADA EKONOMIKO BAT BEHAR BADUZU, JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN ZURE IDEIA AZTERTZEKO