Lautada LGEak (ARABALANDA Federazioaren izenean) eta CaixaBank finantza-erakundeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten apirilak 26an, Arabako ekintzaileei eta haien proiektuei balioa emateko, #tierra deOportunidades programa garatuz. Ekimenak 10.000euroko aurrekontua du eta bi jarduera ildotan banatzen da:
Alde batetik, ARABALANDAk deialdi bat egingo du 6 ekintzailetza-proiektu onenak saritzeko, bakoitzari 1.000 euroko laguntza emanez. Laguntza hori, jada abian dauden ekimenetara eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatuta daudenei zuzenduta dago. Deialdiaren oinarrietan definitzen diren eta Federazioak ezarritako irizpide objektibo batzuen arabera aukeratuko dira proiektu hauek.
Gainera, hautatutako 6 proiektu horietatik 4k “Reto Final de Tierra de Oportunidades” deiturikoan parte hartzeko aukera izango dute. Erronka hau irailetik aurrera garatuko da, eta CaixaBank-ek, Red Española de Desarrollo Rural (REDR) eta Rural Talent-ekin lankidetzan egindako “prestakuntza lehiaketa” batean datza. Bertan, ekintzaileek sari berriak jasotzeko aukera izango dute, erronka abiaraztean jakinaraziko diren oinarrien arabera.
Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 22an hasi eta 2024ko ekainaren 14ko 23:59an
amaituko da. Lehenego eta behin erregistratu proiektua esteka honen bitartez, eta gero igo dokumentazio guztiak esteka honen bitartez.
Bestalde, Federazioak lurraldeko ekintzaileentzako prestakuntza- eta aholkularitza-programa batdiseinatu du. Programahorrek 15 orduko prestakuntza eskaintzen du ekintzailetzaren arloan, eta hainbat saio eta inspirazio jardunaldi, Arabako landa-eremuetan proiektuak finkatzen eta finkatzen laguntzeko