Orain zer - Assa Ikastola

Joan den apirilaren 25ean “Orain zer?” proiektuaren azken bisita ospatu genuen. Gogora dezagun proiektuaren helburua Arabako Errioxako gazteen prestakuntza sustatzea dela, eta, horretarako, eskualdeko hainbat enpresatara bisitak antolatzen ditugula DBHko 3 zentroekin.

25 honetan, azken bisita Samaniego-Laguardiako BHIrekin izan zen, 40 ikasle, 2 irakasle eta ikastetxeko orientatzailearekin.

Valdelana Upategiak

Valdelana-IES SAmaniego

Valdelana Upategietako kobazuloetara itzuli ginen, urte hauetan izan duten historia eta hazkundea ezagutzeko. Gainera, bigarren bisita honetan ere, Juan Valdelanaren hitzaldia izan genuen, eskualdeko gazteentzat oso inspiragarria den hitzaldia, berarekin identifikatuta sentitzen baitira.

Desguaces Logroño

Hiru bisitetan eta irteera bakoitzean gurekin errepikatu duen aurtengo enpresa bakarrak, Desguaces Logroño izan da, eta ikasle eta irakasle guztiak txundituta geratu dira. Logistika- eta kontrol-sistema ikaragarria duen enpresa bat ezagutzen dute, eta, horren adibide da lortutako arrakasta eta lan-bolumen handia. Bertaratutako ikasleren batek etorkizunean bertan lan egiteko interes handia agertu zuen.

Hidral Gobel

Hidral Gobel - IES Samaniego (4)

Azkenik, Hidral Gobel enpresa ezagutu genuen, autobusetan eta garraio publikoan mugikortasun murriztua duten pertsonentzako arrapalak eta plataformak sortzen espezializatutako enpresa. Oso bisita interesgarria izan zen; izan ere, enpresako txoko guztiak ezagutzeaz gain, gazteek lan-prozesu guztiak, zereginak eta langileek enpresan lana lortzeko zuten prestakuntza-maila ezagutu zuten.

Hiru irteera hauekin, “¿ORAIN ZER?” proiektuaren hirugarren edizioa bukatutzat ematen dugu. Ekimena, eskualdeko enpresa gehiagorekin elkarlanean ari da urtero eta Arabako Errioxako gazte gehiagori erakusten die gure eskualdeak duen lan-aukera ugaria.

Espero dugu aurten parte hartu duten ia 100 ikasleek gure enpresei buruz zerbait ikasi izana, eta etorkizunean, nahi duten prestakuntza lortzen dutenean, beren eskualdea aukeratzea bizitza profesionala garatzeko.

DATORREN URTERA ARTE!