Atzo, 2023ko azaroaren 16an, azken Ostegun Ekintzailea ospatu zen, HAZI Fundazioko ekintzailetza sailak eta KABIA proiektu handiak antolatuta.
Arabako Errioxako LGEak goizean bertan bildu ziren teknikari eta ekintzaile guztiekin batera egon zen espazio paregabe batean: Balentziagako museoan (gainera, bisitatu ahal izateko zortea izan genuen).
Ostegun ekintzaileak, ikasteko eta inspiratzeko guneak dira beti, negozio edo ideaia bat garatzen ari diren ekintzaileentzat.
Nieves Villena (Argazkia: Hazi Fundazioa)
Inspirazio-hitzaldi gisa, Nieves Villena ekonomista, coach eta finantza-hezitzaileari eta “Zorion ekonomikoa” ri buruzko bere teoria entzun genuen. Diruak gure bizitzan duen botereari buruz eta gure produktua edo zerbitzua eskaintzeko orduan dauden prezioei buruzko haurnarketa interesgarria egin zen bertan.
Azkenik, Balentziaga museoa bisitatzeko aukera izateaz gain, jardunaldia “KABIA AZOKA” rekin amaitu zen, ekitaldian parte hartu zuten ekintzaile guztientzako momentu ezin hobea. Bakoitzak, bere enpresaren edo negozio-ideiaren funtsa irudikatzen duen objektu batekin, proiektuaz, beldurrez eta harroen sentitzen den horretaz hitz egiteko aukera izan zuen.
Zalantzarik gabe, ostegun ekintzaileak, aukera ezin hobea dira pertsona ekintzaile guztien artean partekatzeko eta sinergiak sortzeko. Arabako Errioxako LGEtik, jardunaldi hauetan parte hartzen jarraituko dugu, ekintzailetza-prozesuan dauden pertsona horiei eskaini diezaiekegunaz ere hitz eginez.
ANIMA ZAITEZ 2024ko JARDUNALDIETARA ETORTZEN!