Gaur, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak, MENDINETek, LEADER 2023 Laguntza Programaren deialdia argitaratu du.
Erakundeak, Euskadiko 18 LGEek eta Hazi Fundazioak osatutakoa, 20 urte baino gehiago daramatza laguntzak kudeatzen, eta aurten, TETak berak argitaratu du deialdia bere webgunean, lehen aldiz.
Lau laguntza-neurri argitaratu dira aurten:
- Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko
- Beste kontura kontratatzeko neurria
- Jarduera ekonomikoak garatzeko guneak gaitzeko neurria. Erakunde publikoentzat eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat bakarrik.
Argitalpena zein egunetan atera den kontuan hartuta, eskaera aurkezteko egun naturalak baino ez daude, epea azaroaren 14a delarik (14a barne).
Arabako Errioxako Landa Garapeneko Elkartetik, Mendinet TETko kide izanik, eta eskualdeko landa-garapeneko eragile gisa, laguntzak kudeatzeko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu, urteetan egin dugun bezala. Horregatik, negozio ideia bat baduzu eta bultzada txiki bat behar baduzu, HAU DA ZURE UNEA!
Jar zaitez gurekin harremanetan eta informa zaitez laguntzei eta horien berezitasunei buruz.