Gobierno Vasco_Programa Erein 2023

5,6 milioi euroko aurrekontuarekin, 2023ko Erein laguntzen deialdia eta agindua argitaratu zituen Eusko Jaurlaritzak irailaren 27an.

Erakunde publikoentzako laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko. Laguntza horiek “Landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak” izeneko 2023-2027 KEBPBren esku-hartzearen esparruan sartzen dira.

Eskaera egiteko hilabeteko epearekin (2023ko urriaren 27ra arte), hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Ur-hornidura eta ‑saneamenduarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak eta energia elektrikoa eta gasa hornitzea eta kanalizatzea.
  • Energia berriztagarrien erabilera eta energia aurreztea sustatzeko azpiegiturak, erakunde onuradunen autokontsumorako.
  • Turismoari lotutako zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, ibilbideak eta bide homologatuak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
  • Erakundeen hirigintzako egokitzapena xede duten azpiegiturak: irisgarritasuna, lorategiak egitea, hiri-argiteria eta ‑altzariak.
  • Oinarrizko zerbitzuetarako proiektuak: adinekoentzako eguneko zentroak eta egoitzak, haur‑eskolak eta farmaziak/botikak.
  • Aisia, kultura eta kirolarekin lotutako zerbitzuentzako proiektuak.
  • Komunitateko ekipamenduetarako irisgarritasun-proiektuak.
  • Industriako poligono txikiak urbanizatzeko proiektuak.

Arabako Errioxako LGEtik, urtero bezala, laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu erakunde publikoei laguntzaren kudeaketan.