"Orain zer" - Proyecto de fomento de la formación en Rioja Alavesa

Aurreko postean aurreratu genuen bezala, martxoaren 31n bigarren irteera ospatu genuen “ORAIN ZER? – Eskualdeko enpresetara eskola bisitak” proiektuaren barruan.

Kasu honetan, Oyón-Oiongo ikastolarekin atera ginen, San Bizente Ikastolarekin, eta 22 ikaslek hartu zuten parte.

Lehenengo irteeran parte hartu zuten enpresa batzuek bigarren irteera hontan ere parte hartu dute, baina  beste enpresa eta erakunde berriak ezagutzeko aukera ere izan genuen, horaingo honetan. Arabako Foru AldundiarenArdoaren Etxea, adibidez, erakunde publiko batean lan egiteko jarraitu behar duten prozesua ezagutzeko esperientzia bikaina ikasleentzat.

Eta baita Ostatu ere, Samaniegoko familia-upategia, urteen poderioz eboluzionatzen eta hazten joan dena.

Hona hemen San Bizente Ikastolaren irteerak:

  • Baigorri upategia
  • Litalsa
  • Ardoaren Etxea – Enologia laborategia

Beste behin ere, eskualdeko DBHko 4. mailako ikasleen eskura jarri ditugu Arabako Errioxan dituzten lan-aukerak, pixkanaka beren etorkizuna eraiki eta gurekin batera gara dezaten.

Datorren maiatzaren 2an, gure azken irteera ospatuko dugu, oraingoan Samaniego-Guardiako Institutuarekin, adi egon!