"Orain zer" - Proyecto de fomento de la formación en Rioja Alavesa

Gure eskualdeko gazteen artean formakuntza sustatzea funtsezko zutabea izan da beti elkartearentzat. Arabako Errioxan landan edo upeltegi batean lan egiteko aukerak egoteaz gain, lan mundu zabalagoa dagoela erakustea ezinbestekoa deritzogu, bai eskualdearen garapen ekonomikoa hobetzeko, baita gure gazteek beren bizitza profesionala eskualdean garatzeko dituzten aukera jakinarazteko.

Helburu eta asmo horrekin sortu zen 2019an “Orain zer” proiektua, gure eskualdeko enpresak DBHko 4. maila ikasten duten ikasleei hurbiltzen dizkien ekimena. Ikasturte hori irakesten duten eskualdeko 3 ikastola eta institutuekin kolaboratu dugu aurten: Assa Ikastola (Lapuebla de Labarca), San Bizente Ikastola (Oyón-Oion) eta Samaniego-Laguardia Institutua (Guardia).

Covid-19aren pandemiaren erruz, ezin izan genuen 2020an proiektuarekin nahi bezala jarraitu, baina 2023an gogoz hartu dugu berriro, bisita berriak antolatuz.

Atzo, martxoak 29, Lapuebla de Labarcako Assa Ikastolako 22 ikaslek sektore ezberdinetako 4 enpresa bisitatu zituzten goiz osoan zehar: Laguardiako Spa Villa Hotela (Silken Taldea) eta Villa Lucia jatetxea Guardian, Litalsa Oyón-Oionen eta Baigorri upategia Samaniegon.

  • Hotel Spa Villa de Laguardia (Grupo Silken) eta Villa Lucia jatetxea
  • Litalsa
Litalsa - Visita Assa Ikastola
  • Baigorri upategia

Guztietan, enpresen egunerokotasunari buruz, lan-aukerei eta horiek lortzeko behar duten prestakuntzari buruz informazioa jaso zuten. Ikasleak euren formakuntza ibilbidearen puntu klabean daude momentu honetan, horregatik uste dugu oso beharrezkoa dela gure eskualdeak ezkutatzen dituen aukera guztiak ezagutarztea.

Bihar, martxoak 31, Ostatu Upeltegia, Litalsa eta Arabako Errioxako Ardoaren Etxea bisitatuko ditugu San Bizente Ikastolako ikasleekin eta maiatzaren 2an Samaniego-Guardiako institutuarekin egingo dugu txangoa.

Adi egon euren esperientzia ezagutzeko!