ARABAKO ERRIOXAKO ETXEBIZITZARI BURUZKO INKESTA

Etxebitza inkesta Arabako Errioxa_ Encuesta de vivienda Rioja Alavesa_GIF

Gure eskualdeko azken urteetako datu demografikoak arretaz aztertuz gero, gure herriek biztanleria galtzen ari direla ikusi dugu. Oyón-Oion, Lapuebla de Labarca eta Bastida bakarrik nabarmentzen dira, izan ere, 2021ean bere erroldatuen kopurua igotzea lortu dute.

Hala ere, analisi orokorra ez da positiboa; izan ere, bai jabetzako etxebizitza-erregimenean bai alokairuan etxebizitza eskuratzeko zailtasunaren aurrean, batez ere biztanle gazteenek, Arabako Errioxatik kanpo alternatibak bilatu eta aurkitzen dituzte.

Egoera horren aurrean, eta “Alde zaharretan etxebizitza historikoak birgaitzea” proiektuaren jarraipen gisa (EITei eta horien zehaztapenei buruzko 12 hitzaldi egin ziren proiektu horretan), Arabako Errioxako LGEak inkesta bat sortu du gure bizilagunen etxebizitza-premia nagusiak ezagutzeko eta aztertzeko.

Etxebizitza pribatua eraikitzeko orduan izan diren arazoak, edo udalerrian alokairuko etxebizitzak aurkitzen ote dituen, edo etxebizitza birgaitzeko izan dituen arazoak… jakin eta jaso nahi ditugu inkestaren bidez. Inkesta, gaur egun Arabako Errioxan bizi direnentzat dago zuzendua, baita gure eskualdean bizi nahi duen ororentzat ere.

Gure biztanleriaren beharrei buruzko diagnostiko zehatza egiteko garaia da, eskualde mailako etorkizuneko proiektuek izan behar duten norabidea jakiteko.

Horretarako, ZUEN LANKIDETZA EZINBESTEKOA DA!

5 minutu besterik ez dira, eta zure erantzuna funtsezkoa da guretzat