LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Día internacional de la mujer ru

Gaur landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna da, munduko edozein landa-ingurunetan eta, bereziki, Arabako Errioxan bizi eta garatzen diren emakume guztiekin ospatu eta aldarrikatu nahi dugun eguna.

Hazi Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak 2016an egindako “Emakumeak Euskal Nekazaritza Sektorean: Nekazariak” azterlanean bildutako datuen arabera, 15.843 nekazaritza-ustiategi inguru daude Euskadin, eta horietatik % 35en titularra emakumea da.

Azterlan horrek berak adierazten du % 37 direla nekazaritza-sektorearekin lan-harremana duten emakumeak, aipatutako ustiategien eta eskulanaren titular edo titularkideen artean banatuta. Eta guztizkoaren % 1 baino ez da kontratatutako langilea, eta % 3 sozietate batekoa da.

Lurralde historikoen arabera aztertuz gero, gure lurraldean, Araban, aurkitzen dugu emakumezko langileen ehuneko txikiena ( % 24); Gipuzkoan, % 30; eta, azkenik, Bizkaian, % 36.

Emakume nekazari horiengatik guztiengatik eta munduko guztiengatik ospatu eta aldarrikatu nahi dugu horrelako egun baten garrantzia.

Horretarako, eta data ofiziala baino egun bat lehenago, Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk Amasa-Villabonan antolatutako ekitaldira hurbildu zen atzo elkartea. Bertan, landa-inguruneko bizikidetza eta ingurune horretan emakumeen zeregina sustatzen duten alderdiak izan dira hizpide nagusia.

Jardunaldiaren aurkezpena Jone Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko, Itsasertzeko eta Europar Politiketako zuzendariak egin du, baita Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendari izendatu berriak ere.

Jardunaldian zehar, emakumeen papera eta landa-ingurunea ahalduntzen duten bi proiektu ezagutzeko aukera izan dugu:

LANDA EMAKUMEAK GARA

LANDAOLA Gipuzkoako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak sortu eta bultzatutako proiektua. Ekimen horren helburua da landa eremuko emakumeen eta haien lanaren ikusgarritasunean laguntzea, eta emakume horien arteko sareak sustatuko dituzten topaguneak sortzea, emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bultzatzeko.

"
"Landa emakumeak gara" proyecto de Landaola

TEKNOADINEKO LANDALAB

BOGAN taldeak, ekimen sozialetan lan egiten duten kooperatibek osatua, TEKNOADINEKO LANDALAB proiektua aurkeztu du, bakardadean dauden adineko pertsonak goiz identifikatzeko. Teknologia berrien aplikazioan eta auzozainak izeneko eragile-sare baten sorreran oinarrituta, ahultasun-kasuetan esku-hartzea hobetu nahi du.

Teknoadineko Landalab proyecto

Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru txiki bat egin da. Bertan, aurkeztutako proiektuak eta landa eremuko emakumearen eta bere lanaren elkarbizitza eta rola hobetzeko izan daitezkeen beste proiektu batzuk izan dira protagonistak. Gainera, “Landa Emakumeak gara” proiektuaren sorkuntza artistikoak ezagutzeko aukera izan dugu erakusketa txiki batean, lunch batez lagunduta.

Mesa redonda dia internacional de mujer

Zorioneko nazioarteko eguna da landako emakumeentzat guztiontzat, eta guztion artean landa-ingurunean emakumeak izan behar duen papererako sareak eraikitzen jarraitzea.

ZORIONAK!