Smart Rural proiektuaren ildoan, Bilarrek antolatutako parte-hartzea prozesua arrakasta izugarria izan zen, herriko 40 pertsona baino gehiagoaren partaidetzarekin.

 

Aurreko uztailak 9an, Bilarreko udalak, Paisaje Transversal taldearen eta Arabako Errioxako LGEaren laguntzarekin, “Smart Rural” proiektua aurkeztu zuen herriko biztanleei. 2021. urtetik darama Bilar proiektuaren barne, landa-eremuak ingurune adimendun eta lehiakor bihurtzeko epe luze-ertainerako estrategia bat sortzeko helburua duen proiektua hala nola. Smart Rural, lankidetza transnazionaleko proiektu bat da, EAEko Leader Programatik (Mendinet-ek kudeatzen duen laguntza-programa) babestua, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, zehazki Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak eta Feader Europako Funtsak.

40 bat lagun gerturatu ziren proiektuaren xehetasun guztiak ezagutzera, bai emakumeak baita gizonak, gazteak eta nagusiak. Prozesu honen helburu nagusia orain arte egindako lan guztia aurkeztea zen, baita herritarren feedback-a jasotzera ere. Horretarako, lehendabizi Paisaje Transversal, udala eta LGEak lortutako ondorio guztiak elkarbanatu genituen.

Bilarko herriaren ikuspuntua eta erantzuna ezinbestekoa da proiektuarekin eta estrategiarekin aurrera jarraitzeko. Horregaitik, aurkezpen guztiak egin ondoren, estrategian sortutako DAFOa oinarri izanda, udalaren lan taldeak identifikatutako AHULEZI, MEHATXU, INDARGUNE eta AUKERAK landu genituen:

  • Egokiak dira?
  • Gehiago gehituko zenukete?
  • Ados zaudete?

Lan jardunaldi ikaragarria izan zen; bertan lortutako erantzun eta ondorio guztiak aztertu eta Bilar/Elvillar Smart Rural proiektuan gehituko dira, estrategia potente bat lortzeko helburuarekin.

 

Proceso participativo de Elvillar
Proceso participativo de Elvillar
Proceso participativo de Elvillar del proyecto de Smart Rural