BALANTZEA ETA KUDEAKETA-PLANA 2022

Urte hasieran, Arabako Errixako Irratian egoteko aukera izan genuen, elkarteak 2021eko ekitaldian egindako jarduera guztien balantzea egiteko asmoz, eta lankidetza-planaz betetako urte berri baterako abian ditugun plan eta proiektu berriak ezagutarazteko. 

2022. urtea aldaketa eta berrikuntza askorekin hasi da, eta elkarteak ez du atzean geratu nahi. Joan den urtarrilaren 12an, Arabako Errioxako Irratian (FM 105.8) goizeko tarte bat pasatzeko aukera izan genuen. Saioan, 2021 osoa aztertzeko aukera izan genuan: Alicia López, Guardia-Arabako Errioxako Koadrilako Ekonomia Sustatzeko Teknikariak, COVID-19aren pandemiaren ondorioz urte zailak izan badira ere, jardueraz eta ekintzailetzaz beteriko urte ezan dela ondorioztatu du, etengabe mugimenduan mantentzen den eskualdea da gurea.

Gainera, elkartaren aurtengo Kudeaketa Planari buruz hitz egiteko momentua ere izan dugu, 2022rako dugun komunikazio-plan berriari buruz hitz egin du Lide Errastik, elkartearen garapen teknikari berriak. Elkarteak eskualdeko herritarren presentzia handiagoa izan dezan eta bere lan, proiektu eta iniziatibak herritarren artean ezagunagoak izateko.

Eman PLAY-ari eta deskubritu elkartetik 2022rako egin asmo dugun guztia!