ARABAKO ERRIOXAKO LGEaren EGUNAREN LEHENENGO EDIZIOAREN ARRAKASTA
Pasa den uztailak 24an, Arabako Errioxako Landa Garapenaren Eguna ospatu zen Eskuernagan. Jai honen lehenengo edizio hontan, eskualdeko ekimen ekonomikoak eta nekazaritza, enpresa eta merkataritza jarduerak sustatzeko jarduera ezberdinak antolatu ziren.
“Gure eskualdeko landa, ekonomia eta gizartearen etorkizuna dira gure lehentasunak”. Maider Murillo, Arabako Errioxako LGEko presidentea.

Arabako Errioxako Landa Garapenerako Elkarteak, eskualdeko ekoizle artisau txikiak sustatzea bilatzen du jai-egun honekin. “Hau izan da elkarteak bultzatzen duen eskualdeko landa-garapen eta sustapeneko lana kalera ateratzen duen lehen aldia, urtero gure eskualdeko hainbat udalerritan berantolatu nahi duguna”, azpimarratzen du Maider Murillo presidenteak.
Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen, Eskuernagara hurbildu ziren ehunka lagunek, bertako produktuen eta artisauen azokaz gozatu ahal izan zuten. Gazteenek ere izan zuten bere tartea Street Scape jokoarekin. Bisitariek inguruko ardo dastaketaz, kontzertu baten eta emakumeen pilota partidaz gozatu ahal izan zuten, besteak beste.
“Elkarte gisa gure lehentasuna, gure eskualdeko landa-garapena, garapen ekonomiko eta soziala dakarten ekimenak laguntzeko egiten dugun lana ezagutaraztea da”, adierazi du Maider Murillok.